Psikologia kontsulta algortan eta online Arazo eta sufrimendu psikologikoari aurre egiteko terapia.

psicologa-centro-psicologia-algorta

Honaino iritsi bazara une zail bat bizitzen ari zarela suposatzen dut, aurre egin ezin diozunaren sentsazioa duzula edo etsipen sentimenduak.

Baliteke egoera edo momentu zailak bizitzen egotea,  edo luzaroan sufrimenduari aurre egiten egon bazara, gehiago ezin duzula sentitzea. 

Psikologo bezala izan dudan esperientzian ikusi dudanez, askotan gure sufrimendua areagotu egin daiteke ez bakarrik egoera zailengatik, baizik eta gertatzen zaiguna interpretatzeko dugun moduagatik eta erantzuteko garatzen ditugun ohitura negatiboengatik.

Adibidez, antsietatea eragiten dizun zerbait saihesten baduzu, momentuko lasaitasun bat sentitu dezakezu, baina epe luzera honek beldurra areagotu eta etorkizuneko egoerak kudeatzeko gaitasuna murriztu dezake.

O en el caso de un duelo, las creencias pesimistas y desesperanza fomentarían la evitación de nuevas situaciones y experiencias, dificultando la asimilación de la pérdida y perpetuando estas creencias.

Edo dolu baten kasuan, uste ezkorrek eta itxaropen ezak egoera eta esperientzia berriak saihestea eragin dezakete, galeraren asimilazioa zailduz eta sinesmen horiek betikotuz.

Adibide hauek arazoak mantentzen dituzten elementu batzuk baino ez dira, hauek era askotakoak eta konplexuak izan daitezke.

Ziklo hauk aldatu ahal izateko eta aldaketa positibo eta iraunkorra lortzeko funtsezkoa da elementu hauek zeintzuk diren ulertzea.


IZU ATAKEAK NOLA MANTENTZEN DIREN ADIBIDEA // depresio bateN ADIBIDEA


Erronka emozionalak nola gainditu Terapia eta psikologia kontsulta Algortan


Zorionez, ziklotik ateratzeko terapia eraginkorrak existitzen dira. Hirugarren Belaunaldiko Terapia Algortan

Terapia Kognitibo-Konduktualaren (TCC) bilakaerak tratamendu pertsonalizatuak eta eraginkorrak sortzeko hainbat teknika eta perspektiba integratzea ahalbidetu du.

Ikuspegi holistiko honek aukera hauek ematen ditu:

  • Arazo bat bizirik zerk mantentzen duen ulertzea, hau landu ahal izateko.
  • Pentsamendu eta emozio zailak kudeatzen ikastea, hauei erabateko onarpena eta arreta emateko estrategiak erabiliz.
  • Gure balioen eta lehentasunen arabera zer bizitza mota bizi nahi dugun identifikatzea.

Alderdi hauei heltzeak sendotasun psikologikoa eta erresilientzia garatzea ahalbidetzen du, erronkak eta ezbeharrei aurre egite ahal izateko eta benetan merezi duen bizitza bizitzea lortzeko.